Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Egia
2008ko abuztuak 7, Osteguna

Azken ordukoak

2005-12-13 | 18:47:17

Sute txikia izan da Egia kultur etxean

Sutea izan berri da Egia kultur etxean. Dirudienez, beheko solairuko komunean piztu da sutea, baina segituan lortu dute itzaltzea.

Ez du erantzunik

2005-11-26 | 15:13:19

Porrontxo jaiei buruz eztabaida irekia egiten ari dira gaur Aitor ikastolan

Porrontxo jaiek 25 urte bete dituzte aurten. Hain justu, orain arte egindako bideaz eta hemendik aurrera egin beharrekoaz hitz egiten ari dira gaur Konkorrenea kaleko Aitor ikastolan.

Ez du erantzunik

2005-11-19 | 20:20:29

Amets Enea gogoan dutela esateko 200 bat gaztek manifestazioa egin dute, udaletxetik Egiara

200 gazte inguruk manifestazioa egin dute gaur arratsaldean. Egiako gaztetxea zena, Amets Enea gogoan dutela azaldu nahi izan dute. Kamioi batek lagundu du manifestazioa; kamioaren barruan jarritako bozgorailuei esker, musika izan da ibilbide osoan.

Ez du erantzunik

Ertzaintzak Egiako gaztetxea hustu du eta, orain, eraikina botatzen ari dira

2005-10-26 | 20:37:34

Ertzaintzak Egiako gaztetxea hustu du eta, orain, eraikina botatzen ari dira

Gazteek manifestaziora deitu dute 19:00etan

Ertzaintza 06:50ean sartu da Ametzagaņa kaleko Amets-Enea gaztetxean eta barruan zeuden bi neska aterarazi ditu; hondeamakina bat eraikina lurrera botatzen ari da orain.

Ez du erantzunik

2005-10-26 | 20:37:24

Udal Gobernua pozik, Egiako gaztetxea hustu dutelako

Baga Boga plataformak gogor kritikatu du alkatearen eta Ertzaintzaren jarrera

Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak gaur goizean adierazi duenez, Amets-Enea gaztetxea hustu izana albiste ona da auzorentzat, aparkalekuak eta osasun-etxea egitea baimenduko duelako.

Ez du erantzunik

2005-10-26 | 17:49:03

Libre dago eguerdian atxilotutako gaztea

Gaur eguerdian, Egiako gaztetxea hustu izana salatzeko, hainbat gazte udaletxera hurbildu dira, "okupazio sinbolikoa" egiteko asmoz. Bertara iritsi direnean, bi atetatik, sartzen ahalegindu dira, baina Udaltzaingoak sarrera eragotzi die. Tirabira hauetan, gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak. Arratsaldean libre utzi dute, Egiako Gazte Asanbladak Irutxuloko Hitzari adierazi dioenez.

Ez du erantzunik

Porrontxo jaiak hasi dira!

2005-09-14 | 21:40:01

Porrontxo jaiak hasi dira!

Egiako Porrontxo jaiak hasi dira gaur 20:15ak aldera; suziria bota eta koadrilek igoera egin dute Plaza Haundiraino.

Ez du erantzunik

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.