
2005-10-26 | 20:37:34
Ertzaintzak Egiako gaztetxea hustu du eta, orain, eraikina botatzen ari dira
Gazteek manifestaziora deitu dute 19:00etan
Ertzaintza 06:50ean sartu da Ametzagaņa kaleko Amets-Enea gaztetxean eta barruan zeuden bi neska aterarazi ditu; hondeamakina bat eraikina lurrera botatzen ari da orain.
Hainbat gazte 08:30ak aldera elkartu dira Amets-Enea aurrean protesta egiteko. Gutxi gorabehera ordu erdi geroago, gazteek manifestazioa egin dute. Egiako Gazte Asanbladako kide batek Irutxuloko Hitzari adierazi dioenez, manifestazioan zebiltzala hondeamakinak eraikina botatzen hasia zirela jakin dute eta orduan, eraikinera hurbildu dira. Ertzaintzak haien kontrako karga egin du, eta ondoren, istiluak izan dira Egian; zaborrontziak gurutzatu dituzte, eta Ertzaintzaren kargak izan dira.
Ondoren, gazteek batzarra egin dute Plaza Berrin eta eguerdian udaletxe aurrean protesta egin dute. Udaletxera sartzen ahalegindu dira, "okupazio sinbolikoa" egiteko asmoz, baina udaltzainek eragotzi egin diete sarrera. Ondoren, eserialdia egin dute udaletxe aurrean. 19:00etan ere manifestaziora deitu dute Egian.
Bestalde, eraikina lurrera botatzen ari direla eta, Udaltzaingoak zirkulazioa moztu egin du. Loiolatik Egiara joateko bidea eta Ametzagaņa kalea itxita daude. Baita Aldapa bidea ere. Horrek arazoak sortu ditu zirkulazioan.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.