
2005-10-26 | 17:49:03
Egiako gaztetxea
Libre dago eguerdian atxilotutako gaztea
Gaur eguerdian, Egiako gaztetxea hustu izana salatzeko, hainbat gazte udaletxera hurbildu dira, "okupazio sinbolikoa" egiteko asmoz. Bertara iritsi direnean, bi atetatik, sartzen ahalegindu dira, baina Udaltzaingoak sarrera eragotzi die. Tirabira hauetan, gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak. Arratsaldean libre utzi dute, Egiako Gazte Asanbladak Irutxuloko Hitzari adierazi dioenez.
Gaztea Aitor Jauregi da, Parte Zaharrekoa, eta Udaltzaingoaren komisaldegian egon da. Dirudienez, udaletxeko arkupean atxilotu dute. Gaur arratsaldean, esan bezala, Udaltzaingoak libre utzi du gaztea.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.