Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Egia
2008ko abuztuak 7, Osteguna

2005-11-19 | 20:20:29

manifestazioa

Amets Enea gogoan dutela esateko 200 bat gaztek manifestazioa egin dute, udaletxetik Egiara

200 gazte inguruk manifestazioa egin dute gaur arratsaldean. Egiako gaztetxea zena, Amets Enea gogoan dutela azaldu nahi izan dute. Kamioi batek lagundu du manifestazioa; kamioaren barruan jarritako bozgorailuei esker, musika izan da ibilbide osoan.

Manifestazioan okupazioaren aldeko oihuak entzun dira. Baita desalojoen kontrakoak ere. Manifestazioa Egiako Plaza Berrin bukatu da. Bertan, Egiako gazte asanbladako kideek bi idatzi irakurri dituzte. Batez ere, Amets Enearen alde lanean ibilitako guztiei eskerrak eman nahi izan dizkieta. Horrekin batera, "gaztetxea ez dela haien nahia, beharra baizik" aldarrikatu dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.