Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Egia
2008ko abuztuak 7, Osteguna

2005-11-26 | 15:13:19

FESTAK

Porrontxo jaiei buruz eztabaida irekia egiten ari dira gaur Aitor ikastolan

Porrontxo jaiek 25 urte bete dituzte aurten. Hain justu, orain arte egindako bideaz eta hemendik aurrera egin beharrekoaz hitz egiten ari dira gaur Konkorrenea kaleko Aitor ikastolan.

Goizean, auzoko jaiei gainbegiratua eman eta gero, festak hobetzeko zenbait proposamen jarri dituzte mahai-gainean. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, gerora begira konpromisoak zehazteko txanda izango dute. Eztabaida erabat irekia da eta nahi duten guztiak hurbildu daitezke Aitor Ikastolaren Konkorrenea kaleko egoitzara.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.