
donostia
San Markos Mankomunitateak ez du zabortegia Foru Aldundiak aurreikusitako epean itxi. Zer egin daiteke behin-behinekoz zaborraren arazoa konpontzeko?
Jasotako botoak: 51
| San Markos zabalik mantendu sistema alternatiboak martxan jarri arte. | ||
| Errauste planta onartu gainontzeko zabortegiek Donostialdeko hondakinak har ditzaten. | ||
| Gainontzeko zabortegiek Donostialdeko zaborra hartu beharko lukete arazoa konpondu bitartean, errauste planta ez jarrita ere. | ||
| Besterik. |
Mikel -Alternatibak martxan jarri | 2008-06-04 08:36:25
Ez gaitzatela engaina!! * Errausketa kaltegarria da osasunerako eta ingurugirorako. * Errausketa OSO GARESTIA da. * Errausketak ZABORTEGIA BEHAR DU eta gainera berezia (gai toxikoentzako modukoa), erraustutako zaborraren %30a, hau da errauts eta eskoriak, bertara eramateko. * Kalitatezko konpostatzea martxan jartzeko askoz denbora gutxiago behar da eta jadanik beste hainbat tokitan martxan dagoenez, horren onurak FROGATUTA daude. * ATEZ ATEZko gaikako bilketarekin %20a birziklatzetik %80ra pasa izan dira martxan jarri duten herriak. Ez dago aitzakirik, ALTERNATIBAK MARTXAN JARRI, ERRAUSTEGIRIK EZ manifa ekainak 14 Donostian 18:00tan.
pello | 2008-05-28 13:57:36
Aralarrek dioena ez zait gustatzen, atez atekoa osogarestia da eta ez da beharrezkoa guk etxean ondo bereizketa egiten badugu. Erraustegia ez dugu nahi baina atez atekoa ere ez, bestela begiratu zenbat udalek jarri duten martxan nahiz eta beraien ardura izan bilketa. Daki danez Usurbil bakarrik arida ori aztertzen eta oraindik ez dakite sziur noiz jarriko duten martxan.
pello | 2008-05-25 11:19:03
Noiz arte eraman beharko dira beste zabortegietara eta, ¿ hauek betetzen direnean?.Zaborren arazoak badu irtenbide esperimentatua, errausketa eta, duda duenarentzat, begiratu eta esan egia zer egiten den Europako herri aurreratuetan.
Beraun | 2008-04-25 12:54:26
Aralarrek dioenetik nago gertuen; San Markos itxi, osasunerako beharrezkoa delako, eta Beraungo herritarrek horrela eskatzen dutelako, baina erraustegia egin gabe. Etxez-etxeko zaborren bilkura egin, garbiguneen sarea indartu, kontzientziazio handiagoa sustatu herritarrengan, 5. edukiontzi organikoa ezarri, eta konpostaierako planta txikiak eraiki. Geratzen den zaborra, bitartean, beste zabortegietara eraman.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi donostia@irutxulokohitza.info helbidera.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.