Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Egia
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

;2008-05-31;Urrezko Ezteien egun handiak. Donosti Gain elkarteak jarduera sorta antolatu du gaurko eta biharko, 50. urteurrena ospatzeko. R. Perez

Urrezko Ezteien egun handiak

Egia

Donosti Gain elkarteak jarduera sorta antolatu du gaurko eta biharko, 50. urteurrena ospatzeko.

R. Perez

Donosti Gain 50. urteurrena ospatzen ari da aurten. Dagoeneko zenbait jarduera egin dituzte, baina gaurko eta biharko egitarau zabala prestatu dute. Garai batean Egian jaiak izaten ziren ekainaren hasieran eta hori gogora ekarri nahian urtemuga ekitaldi gehienak maiatza bukaera eta ekaina hasiera inguruan antolatu dituzte .

Gaur goizean batukada erritmoak izango dira auzoan eta Plaza Haundin haur jolasak eta barrikotea izango dira. Eguerdian, 12:00etatik 14:00etara, luntxa izango da elkartean eta hara joaten diren bazkide guztiei oroigarria emango diete. Arratsaldean, Plaza Haundin bertan ere, haur jolasak eta txokolate jatea izango dira. 18:00etan danborrada aterako da eta 22:00etan herri afaria izango da Maria Reina eskolan.

Bihar goizean, bestalde, Txistularien Udal Banda eta Los Bebes de la Bulla izango dira auzoan. Azkenik bazkaria egingo dute Donosti Gainen bertan. Andoni Luis Aduriz sukaldariak prestatuko du bazkaria eta elkartearen omenaldia jasoko du sukaldariak berak. Elkartean jarraitzen duten lau bazkide sortzaileak ere omenduko dituzte.

Liburua udara eta gero

Donosti Gainen historia bilduko duen liburua irailean plazaratzeko asmoa dute. Javier Maria Sada kronista arduratu da elkartearen gorabeherak jasotzeaz.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.