Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Egia
2009ko urtarrilak 7, Asteazkena

;2008-06-04;Aitor Ikastolaren festa larunbatean. Ohiko kirol eta kultur jarduerez gain, ekitaldi berezia egingo dute ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko.

Aitor Ikastolaren festa larunbatean

Egia

Ohiko kirol eta kultur jarduerez gain, ekitaldi berezia egingo dute ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko.

erredakzioa

Aitor Ikastolak ikasturte bukaerako festa egingo du larunbatean, hilak 7. Jai jarduera guztiak Ametzagaña kaleko egoitzan egingo dituzte.

Goizean goizetik izango dira jai jarduerak. Goizean kirol jarduerak eta kultur ekintzak izango dira. Eguerdian bazkaria izango da nahi duten guztientzat. Arratsaldean hainbat jolas izango dira haur, gazte eta helduentzat, 19:00etan Txan Magoaren emanaldia izango da eta bukatzeko afari bana prestatuko dute haur eta helduentzat.

Ekitaldia urteurrenaren harira

Ikasturte bukaerako festa berezia izango da, ikastolaren 40. urteurrena ospatuko baitute. Horren ildotik, 12:15ean omenaldi xumea egingo diete urte hauetan guztietan bidelagun izan dituzten guraso, auzotar, irakasle eta gainerako langile guztiei. Horretaz gain, ikusgai egongo den argazki erakusketan ikastolaren ibilbideari toki berezia egingo diote.

Erakusketa 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da Argazkiez gain, ikasleen lanak izango dira.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.