Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Egia
2009ko urtarrilak 7, Asteazkena

;2008-06-13;Izarne Zelaiaren lanak Egian. Egia auzoko Garraxi tabernan ikusgai izango dira bere lanak hilaren 26a arte.

Izarne Zelaiaren lanak Egian

Erakusketa

Egia auzoko Garraxi tabernan ikusgai izango dira bere lanak hilaren 26a arte.

Maitane Aldanondo

Garraxi tabernaren hiru hormak margolanek, serigrafiek eta grabatuek betetzen dituzte. Zintzilikaturiko lanak Izarne Zelaia 23 urteko margolari egiatarraren izenbururik gabeko erakusketa osatzen dute eta ekainaren 26a arte bertan izango dira.

Bere burua sortzaile hitzarekin definitzen du Arte Ederretan lizentziatua den gazteak. Ama margolaria izanik haurra zela hasi zen margotzen eta bere lana berraktibatuko duen motibazioa bilatzeko asmoz egin du erakusketa.

Orokorrean bere lan esparrua pintura bada ere, artearen beste arlo batzuek ere bereganatu dute bere arreta. «Karrerako azken urteetan espazioarekiko interesa piztu zitzaidan, eta ondorioz, tokia hartu zuten nire lanetan. Bestalde, duela hilabete batzuk egindako ikastaro bat dela-eta, serigrafiekiko interesa ere piztu zait».

Bere lanak abstraktua izan ohi dira, non koloreak formei gailentzen zaizkien. Zelaiak azaltzen duenez, «normalean helburu zehatzik gabe hasi ohi dut lana, mihisean lan eginez aurretik inolako bozetorik egin gabe». Hortik formak sortzen joaten dira, eta horregatik, askotan gairik gabekoak izaten dira margoak. Hala ere, kartzelaren gaia lan askotan ukitu du. «Erakusketan Ihesbidea eta Zelda ikus daitezke, beste zenbaiten artean» aipatzen du Zelaiak.

Etorkizunera begira, emakumeen inguruko proiektua du esku artean. «Nire lanekin jorratu nahi dudan gaia emakumeok gizartean dugun irudi estereotipatua da, eta bolada batean hori deseraikitzen ariko naiz».

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.